2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea


BILBO - 3. ZIKLOA
Abenduaren 7an, eskolako 3.zikloko ikasleak eta irakasleak Bilbora joan ginen. Lehenik autobusak Portugaleteko Zubi Eskegira eraman gintuen, baina ez Portugaleteko aldera baizik eta ibaiaren bestaldera, hau da, Getxoko auzoa den Aretara.
Han zertxobait jan ondoren eta zubi ederra ikuskatu ondoren, gure zain zegoen txalupara jaitsi ginen.
Txalupa honek Guggenheimera hurbilduko gintuen. Paseo ederra izan zen. Ibai ertzetako auzoak, fabrika zaharrak, garabiak… ikus ahal izan genuen. Polita izan zen baina…
barkuak ke izugarria botatzen zuen eta nahikoa jasanezina gertatu zitzaigun. Pena.
Erran bezala, txalupak Guggenheimera gerturatu gintuen.
Hamabietan geneukan museorako bisita ordua. Bi taldetan banatu ginen museoan sartzeko. Alde batetik 5.maila eta bestetik 6.a.
Bisita laburra izan zen, ordubetekoa. Hala ere, guretzat nahikoa.
Ondoren, hantxe bertan, museo ondoko parkean bazkaldu genuen eta arratsaldean Durangoko azokara joan ginen. Durangoko azoka euskal literatura eta musikaren azoka da. Guk diru pixka bat eraman genuen eta erosketa batzuk egin genituen: Liburuak, jolasak, agenda…
Hor ere ordubete inguru ibili ginen.
Azkenik , arratsaldeko seietarako etxera itzuli ginen.

El 7 de diciembre estuvimos en Bilbo. El autobús nos dejó en el Puente Colgante de Portugalete, pero en el lado de Getxo.
Después de visitarlo fuimos en Barco hasta el Guggenheim. La visita duró una hora.
Por último, después de comer en un parque cercano, cogimos nuevamente el autobús para ir a visitar la Azoka de Durango.