2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena


EKAINAKO BATZARRA

Aurtengo azkeneko batzarra, ekainaren 12an izan zen. 7 gai egon ziren eta hauek dira:
1- 3.maila A Leire irakaslea: Pasabidean jendea egoten da eta korrika ibiltzen dira.
2- 3.maila A Sharay: Materiala kanpoan uzten dute.
3- 4.maila Jefferson: 3 eta 5. mailakoek eguraldi ona egiten duenean frontoian futbolean jolasten dira.
4- Maite 5.mailako irakaslea: futbola patioan.

5- 6.mailako Asier:Teniseko pilotak ez daude material gelan.

6- 6.maila Tiane: bitartekarien lana alferrik egin dugu.

7- 6.maila Fernando irakaslea:  Eskola orduz kanpoko patioaren erabilera.

Hau 6.mailakoen azkeneko batzarra izan da Institutora joaki garelako. Oso ongi pasa dugu eskola honetan baina joateko ordua dugu.

ARGAZKIAK


2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea

BERTSO JAIALDIA from rbip on Vimeo.

BERTSO JAIALDIA

Ekainaren 3an, psikomotrizitate gelan ohikoa dugun bertso-ikuskizuna izan genuen.
5. mailako ikasleen eskutik bi ipuin antzeztu ziren bertan: 7 antxumeak  (8 baziren ere) eta lehoi-erregea (Disney-ren pelikulatik hartua).
Kurtsoan zehar Estitxu Arozenakin lanean aritu dira 5. mailakoak eta bere laguntzaz ipuinak bertsotan kontatzeko prestatu zituzten.
Funtzio polita eskeini ziguten. Lehenengo, goizeko 12etan Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta bigarrenez, 12’30etan, Lehen Hezkuntzako gainontzekoentzat.

Lan polita egin dute. Mila esker eta zorionak artistak.

2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

KANPALDIA from rbip on Vimeo.


KANPALDIA - LH3
Hona hemen 3. zikloan egin dugun kanpaldiaren laburpena irudietan. Eskerrak eman nahi dizkiegu gurasoei eta parte hartu duten Hezkuntza Komunitateko guzti guztiei. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Os presentamos el resumen mediante imágenes de la actividad de fin de curso del 3º ciclo. También dar las gracias a padres/madres y a demás miembros de la Comunidad Escolar que nos han ayudado. Esperamos que sea de vuestro agrado.


Eskerrik asko!