2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea


BERA-HENDAIA BIZIKLETAN

Ikasturtearen amaierara iristen ari garela zalantzarik ez dago. Aurtengo Hendaiara bizikletaz egiten dugun txangoa ekainaren 9an burutu genuen 3. zikloko neska mutilok. Eguraldia aparta izateaz gain, gure arteko giroa primerakoa izan zen eta biziki disfrutatu genuen, istripu txikiren bat kenduta. Gainera, 6. mailakoekin egiten dugun azken txangoa izan denez, agurra modura egin ahal izan genuen. Oporrak ongi ongi pasatu!!!


2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

BILBORA BIDAIA



Pasa den maiatzaren 23an Bilbo hiriburura ateraldia egin genuen Bortziriko eskoletako 3. zikloko ikasle eta irakasleak. Bertan, ohikoa den bezala, Guggenheim museora bisita egin genuen; ondoren, Areetaraino metroa hartu eta Bizkaia Zubia eta ingurua ikusteko aukera izan genuen. Egun ederra pasa genuen; horren froga azpìko loturan klik eginez ikusiko duzue.

ARGAZKIAK