2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena



DONOSTIAKO EUREKA MUSEOA ETA TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIA
Pasa den azaroaren 14an, Bortzirietako 3. zikloko ikasleek Donostiara ateraldia egin zuten. Goizean Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten eta bertan bi tailerretan parte hartu zuten: "Kartoizko suziriaren istorioa" eta "Urtaroak". Jarraian Txuri-Urdin jauregian zein patinatzaile trebeak diren erakutsi ziguten. Horren froga azpiko bideoan daukazue.

Izotz jauregia from rbip on Vimeo.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

BERA - HENDAIA 2014


Pasa den urriaren 20an, hirugarren zikloko ikasleak Beratik Hendaiara joan etorria egin zuten bizikletan. Hagitz eguraldi ederra izan zuten eta dena primeran joan zen. Azpiko loturan egun horretan egindako argazkiak ikusi ahalko dituzue.

                                                                     ARGAZKIAK

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

PROJECT UNIT 1

BUGS WORLD 5 – PROJECT UNIT 1


         WRITE ABOUT A SINGER OR A MUSICIAN.

·        Answer the following questions:


         FIRST PARAGRAPH:
·            What’s his/her name?
·            Where does he/she live?


         SECOND PARAGRAPH:
·            How old is he/she?
·            Is he/she married?
·            Has he/she got any children?
·            Is he/she tall/short/fat/normal/thin?
·            How tall is he/she?
·            Has he/she got long/short/straight/curly/wavy/ginger/brown/fair/black hair?
·            Has he/she got green/blue/black/brown eyes?


         THIRD PARAGRAPH:
·            Is he/she a singer/guitar placer/dancer/actor/actress… ?
·            What does he/she play?
·            What music does he/she like?
·            How does he/she sing/play the guitar/the piano/the drums… ?



Web Pages:


Dictionaries:

2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea


BERA-HENDAIA BIZIKLETAN

Ikasturtearen amaierara iristen ari garela zalantzarik ez dago. Aurtengo Hendaiara bizikletaz egiten dugun txangoa ekainaren 9an burutu genuen 3. zikloko neska mutilok. Eguraldia aparta izateaz gain, gure arteko giroa primerakoa izan zen eta biziki disfrutatu genuen, istripu txikiren bat kenduta. Gainera, 6. mailakoekin egiten dugun azken txangoa izan denez, agurra modura egin ahal izan genuen. Oporrak ongi ongi pasatu!!!


2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

BILBORA BIDAIA



Pasa den maiatzaren 23an Bilbo hiriburura ateraldia egin genuen Bortziriko eskoletako 3. zikloko ikasle eta irakasleak. Bertan, ohikoa den bezala, Guggenheim museora bisita egin genuen; ondoren, Areetaraino metroa hartu eta Bizkaia Zubia eta ingurua ikusteko aukera izan genuen. Egun ederra pasa genuen; horren froga azpìko loturan klik eginez ikusiko duzue.

ARGAZKIAK

2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

KRIPTA - 5. mailakoen proiektua

Motibazioa sustatu, hezkuntzaren kalitatea bermatu, kanpo ebaluaketaren emaitzak hobetu … Hain da erraza honen inguruko teorizazioak egitea! Hain da zaila, era berean, pertsonak aintzat hartu gabe ikasturte hasierako aginduak (egokitutako ikuskariaren ahotan gehienetan) gauzatzea!!!
Nahiz eta gero eta baliabide gutxiago izan gure jarduera Aurrera eramateko, eskerrak gure ikasleek batzuetan honelako galderak plazaratzen dituztela: zer da kripta?
Une magikoa piztu egiten da, argia izpiak nondik norakoak erakusten hasten dira beste dimentsio batera eramango gaituena; egoera hauek garatuko dira soilik pertsonen arteko harremanak ematen badira, elkarlana eta taldeko sentimendua martxan jartzen badira.
Halako batean, ereduak hankaz gora jartzen dira eta ez da irakaslea ikasleak motibatu, kudeatu eta hobetzeko bidean jarri behar dituena; ikasleak dira orain irakaslearen motibazioa, inplikazioa, sustatzea eta bermeak eskatzen dituztenak.
Jontxo! Eta orain nola azalduko diot hau guztia administrazioaren ordezkariari? Alperrik da, ziurrenik bere kezka iturri bakarra kanpo ebaluaketaren emaitzak izango dira.
Beraz, guk gureari ekingo diogu; ea disfrutatzen uzten diguten gure ikasleekin denon artean ikasten eta pertsona hobek izaten jarraitzen dugun bitartean.



KRIPTA 0002 from rbip on Vimeo.



Promover la motivación, garantizar la calidad de la enseñanza, mejora de resultados de las evaluaciones externas … Qué “fácil” es teorizar y cuánto cuesta aplicar eso que de manera impersonal se pide en las instrucciones de comienzo de curso o en boca del inspector de turno. Menos mal que, aunque parece que vamos a seguir perdiendo recursos de todo tipo, a veces nuestros alumnos y alumnas nos abren el camino con preguntas del tipo: ¿qué es una cripta? Entonces se produce la magia, se empiezan a encender luces, visualizas el camino y comienza otra dimensión que sólo mediante las relaciones personales, el trabajo conjunto y el sentimiento de grupo se puede producir.
Y de repente, notas que los modelos se intercambian y ya no es la profesora la que debe motivar, garantizar y mejorar a sus alumnas y alumnos sino que éstos han producido que el/la profe se implique, se motive, garantice y promueva.
Y ahora ¿cómo le explico todo esto al representante administrativo de turno? Es igual, seguramente sólo se interesará por los resultados de alguna evaluación externa al uso.

Nosotras y nosotros a lo nuestro; que nos dejen disfrutar con nuestros alumnos mientras seguimos aprendiendo unos de otros e intentamos ser día a día mejores personas.

2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Proiektu Dokumental Integratua: AFRIKA


Aste Santuko oporretatik bueltan 6. mailako ikasleak proiektu berri baten aurkezpenarekin harrituta utzi gaituzte. Proiektuaren helburuak eta asmoak bi ardatz nagusitan banatu dituzte: alde batetik, Afrikako hainbat herrialde, animali, ohitura, etnia … aurkeztu dituzte; bestetik, ikerkuntzarekin lotuta, maketak eta jantziak, txokoak eta hainbat ohitura eskainiz, giroketa ederra lortu dute.
Uztarketa honetan, edukiak eta ikerkuntza prozedurak alegia, kanpotik ikusita honako helburuak ederki lortu dituztela antzeman daiteke:
  1. Ikasleen motibazioa, errendimendua, interesa, gogoa, parte hartzea …
  2. Ikasleek jasotakoa, ikasitakoa, zekitenarekiko loturak …
  3. Programazioan (edota curriculumean) jasotzen denarekiko loturak eta erlazioak.
  4. Irakaslearen papera, funtzioa, jokaera, …
  5. Denbora, espazioa eta bestelako baliabideen erabilera (IKT, liburutegia, testu liburuak …)
Harro egon daitezke egindako lanarengatik. Gora Afrika!!

2014(e)ko apirilaren 17(a), osteguna

ELUR ASTEA 2014



5. mailako eta 6.mailako ikasleak astebeteko irteera egin genuen Izabara. Harat joateko 3 orduko bidaia egin genuen. Han egunero 7:00 ak aldera jeikitzen ginen gero eskiatzera joateko. Arratsaldero, berriz, ekintzaren bat izaten genuen: Egun batean Herri kirolak egin genituen. Beste egun batean Erronkariko museora joan ginen. Museora joan aurretik jinkana bat egin genuen Erronkarin bertan. Ostegun arratsaldean diskotekara joan ginen. Asteartean ere zinemara joan ginen eta Transisabania aretoan “ El jovencito Frankenstein” filmaren zati bat ikusi genuen. Oso beldurgarria izan zen.


Eskiatzen ikasteko bi monitore genituen: Aritz eta Asier. Aritz Burgikoa da. Asier ere Burgikoa da baina gaur egun Erronkarin bizi da.


Bidaia hau Bortzirietako beste ikasleekin egin dugu baina eskola bakoitza leku desberdinetan sailkatzen ginen: Etxalarkoak Garden, Lesakakoak Urzainkin eta Bera eta Igantzi Izaban ginen alojatuak baina aterpe ezberdinetan. Eskiatzen eta beste ekintzetan denak elkartzen ginen.


Esperientzia paregabea izan genuen. Ea zuek ere esperientzia paregabea izaten duzuen.