2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea


ELUR ASTEA
5. eta 6. mailako ikasleak bost egunez Izaban eta Larra-Belaguako eremuan ibili gara. Goizero eskiatzen aritu gara eta arratsaldez hainbat aktibitatetan parte hartu dugu: zinema-antzeztua, igerilekua, koreografia, herri-kirolak, jaialdia. Primeran pasatu dugu, bertzeak bertze, eguraldi bikaina izan dugulako. 
El alumnado de 5º y 6º hemos pasado cinco días en Isaba y Larra-Belagua. Todas las mañanas hemos ido a esquiar y por las tardes hemos participado en diversas actividades: cine teatralizado, piscina, coreografía, deporte rural, fiesta... Nos lo hemos pasado genial, porque, entre otras cosas, hemos tenido un tiempo fenomenal. 

2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea


BILBO - 3. ZIKLOA
Abenduaren 7an, eskolako 3.zikloko ikasleak eta irakasleak Bilbora joan ginen. Lehenik autobusak Portugaleteko Zubi Eskegira eraman gintuen, baina ez Portugaleteko aldera baizik eta ibaiaren bestaldera, hau da, Getxoko auzoa den Aretara.
Han zertxobait jan ondoren eta zubi ederra ikuskatu ondoren, gure zain zegoen txalupara jaitsi ginen.
Txalupa honek Guggenheimera hurbilduko gintuen. Paseo ederra izan zen. Ibai ertzetako auzoak, fabrika zaharrak, garabiak… ikus ahal izan genuen. Polita izan zen baina…
barkuak ke izugarria botatzen zuen eta nahikoa jasanezina gertatu zitzaigun. Pena.
Erran bezala, txalupak Guggenheimera gerturatu gintuen.
Hamabietan geneukan museorako bisita ordua. Bi taldetan banatu ginen museoan sartzeko. Alde batetik 5.maila eta bestetik 6.a.
Bisita laburra izan zen, ordubetekoa. Hala ere, guretzat nahikoa.
Ondoren, hantxe bertan, museo ondoko parkean bazkaldu genuen eta arratsaldean Durangoko azokara joan ginen. Durangoko azoka euskal literatura eta musikaren azoka da. Guk diru pixka bat eraman genuen eta erosketa batzuk egin genituen: Liburuak, jolasak, agenda…
Hor ere ordubete inguru ibili ginen.
Azkenik , arratsaldeko seietarako etxera itzuli ginen.

El 7 de diciembre estuvimos en Bilbo. El autobús nos dejó en el Puente Colgante de Portugalete, pero en el lado de Getxo.
Después de visitarlo fuimos en Barco hasta el Guggenheim. La visita duró una hora.
Por último, después de comer en un parque cercano, cogimos nuevamente el autobús para ir a visitar la Azoka de Durango.

2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena


BERA - HENDAIA 17/18

Urtero bezala, 3. zikloko ikasleak Hendaiaraino joan ziren bizikletaz. Eguraldia lagun, egun ederra pasa zuten Beratik 20 kmtara dagoen Hendaiako parkeraino.

Como todos los años, el alumnado del tercer ciclo fue en bici hasta Hendaia. Gracias a que el tiempo acompañó, pasaron un bonito día en la excursión hasta el parque de Hendaia, a 20 km de Bera.

 

2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena


ZUHATZA
Aurten ere 3. zikloko ikasleok kanpaldia burutu dugu. Oraingoan, Zuhatzako irlara joan gara, ur ekintzak egitera. Baina hortaz aparte, gatz museoa eta izozki fabrika ezagutu eta elkarbizitza, gaubelak, jolasak... egin ditugu. Baina batez ere, hagitz ongi pasatu dugu. Argazkiak ikusi eta begiratu zein gustura ibili garen. 
Este año los alumnos y las alumnas del 3º ciclo hemos estado en Zuhatza de campamento, haciendo actividades acuáticas. También visitamos el museo de la sal y una fábrica de helados. Hemos convivido, jugado, pasado noches... juntos. Y sobre todo, lo hemos pasado muy bien. En las fotos lo compobaréis.

2017(e)ko apirilaren 13(a), osteguna



LARUN
Pasa den apirilaren 7an, eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Larunera joan ziren oinez. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.
El pasado 7 de abril, los alumnos y las alumnas de 4º, 5º y 6º hicieron una salida a Larun. En el enlace de abajo encontraréis las fotos.

2017(e)ko otsailaren 25(a), larunbata


IRUÑERA IRTEERA - 3. ZIKLOA
Otsailaren 17an, 3. zikloko ikasleak Iruñera joan ginen. Baluarteko giza gorputzari buruzko erakusketa ikusi ondoren, Izotz Jauregira joan ginen. Bazkaria Uharteko parkean egin genuen. Egun ederra eta giro onean pasa genuen.
El día 17 de febrero, los alumnos y alumnas del tercer ciclo hicimos una salida a Iruñea. Después de ver la exposición sobre el cuerpo humano en Baluarte, nos fuimos al Palacio de Hielo. Al mediodía comimos en el parque de Uharte. Pasamos un bonito día. 

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala


3. ZIKLOA HENDAIARA BIZIKLETAN

Urriaren 7an, urtero egiten ohi dugun bezala, 3. zikloko ikasleak Hendaiara joan ginen bizikletaz. Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen.

El pasado día 7 de octubre, los alumnos y alumnas del tercer ciclo de primaria, fuimos a Hendaia en bicicleta. Tuvimos un tiempo estupendo y pasamos un día fenomenal.